XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik goseak ixekaz puztutako sabel gehiegi dagoela munduan, badakigu.

Baina, ESPERANTZARI LEIHO BAT IREKI BEHAR DIOGU, etorkizun gizatiarrago bat eraiki, elkarrizketa eta arrazoimena erabili...

Orduan bai, ez bakarrik Europan izar bat gehiago, baizik Europako eta munduko zerua izar dizdiratsuz ugarituko dela.

(1989. V. 16)

TUNEL LUZEA

Ehunka gizon hil dira aurreko asteetan, munduko erresuma haundienetakoan: Txinan.

Berdintsu esan beharko genuke Errusiari buruz.

Baita Alemaniaz bestaldetik ere: Polonia, Hungria...

Guztiak indartsuak, nahiz azken urte hauetan askatasunaren aldetik ageri zituzten horrelako biztuera eta jeikiera zenbiltzeala.

Komunistak jarri ziren nagusi, bai Maorekin; berdin Leninekin 1917ko iraultzan.

Marxismoaren arabera, eskubide demokratiko guztiak itzali beharrak dira: ez daiteke halabainan beste jaunik izan, herria baizik, herria alderdi komunistaren babesean eta ardurapean.

Bai Maoren ondokoak eta bai Leninen ondorengoak aldatu dira, baina sail beretik joan dira.

Baina binbitartean, ez dute amor ematen hango giza-eskubideen jarraitzaileek.

Errusiatik eta Txinatik, heldu zaizkigun berrien arabera, su bat ederra bada han bizi: hala nola, azken urte hauetan, gazte gehiago badabilela egitura aldaketa bilaketan.

Batzuetan bertako sistemaren agonia luzea dirudi (gaua luze izango ote da?, biziki luzea?), eta bestaldetik azken urte hontako gertakizunek itxaropena ematen digu, argia noizbait agertuko dela, gau luzearen ondotik.